Uribe Kostako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

urt 17 2013

U19: EUSKAL GAZTERIAREN ASKATASUNAREN ALDARRIA

Honek argitaratua: uribekosta ordu honetan: 13:02:17 hemen: Euskal Herria

Gazte Abertzaleak

>> Prentsa Oharra

Espainiar estatuko epaitegietan, euskalduna eta gaztea izateadelitu da

Gazte Abertzaleaketik, EAren gazte erakundea, beti salatu izan dugu euskal mugimendu independentistaren aurka espainiar estatuak erabili duen estrategia oro.

Abertzaleon aurkako erasorik bortitzena legez-kanporatzeetan  eta atxiloketa bidegabeetan oinarritutako politikak ezartzean datza, gure herriko gazteriak urte luzetan zehar jasan behar izan duen, eta egun jasaten duen politika hain zuzen ere. Euskal Herrian politikan aritzeak kartzela zigorra ekar dezake, trantsizio garaian Espainian ezarritako sasi demokraziaren oinarriak dardarka jarriz.

Arestian aipatu ditugun zigor arbitrarioak  Auzitegi Nazionaletik irteteak ez gaitu inolaz lasaitzen, izan ere Frankismoaren garaitik heldu zaigun organo jurisdikzional honek ozta-ozta du sarrerarik espainiar konstituzioan, baina inolaz ere lekurik sistema demokratiko batean.

Estrategia zital honen adibideak gertu ditugu, bai lekuz eta baita denboraz. Azkena, Oarsoaldeako gazte talde bat “Segiko kide” izateagatik, hau baita gazteon aurka duten erruztapen bakarra, espainiar auzitegi gorenak Auzitegi Nazionalaren epaia berrestearena. Horrek zer esan nahi du? Politika egiteagatik, berriro diogu, espainiar epaitegi, inkomunikazio egun, tortura, kartzelatze, eta pertsekuzio polizialetatik bidaia eskaintzen dizula espainiar legediak.

Gazte Abertzaleakek BETI defendatu izan ditu Giza Eskubide guztiak, guztiontzat. Euskal gazteok politikan aske eta inongo baldintzapenik gabe aritzeko eskubideen alde borrokatu dugu, eta borrokatzen jarraituko, benetako demokrazia, aniztasun eta parte-hartzearen oinarriak baitira espainiar auzitegiek espetxeratu nahi dituztenak.

Guzti honengatik, Gazte Abertzaleok espainiar estatuari euskal gazteriaren aurka darabilen estrategia ankerrarekin behingoz etetea eskatzen dugu. Honen harira, politika egiteagatik preso dauden kondenatu guztien askapena ere aldarrikatzen dugu, bai eta dispertsio politikarekin beraien legedian dagoena, gutxienez, bete dezatela.

Azkenaldi honetan euskal gizarteak erakutsi duen erantzute eta indar erakustaldiari men eginez, ELEAK mugimenduak antolatu dituen Gazteri Libre eta Legalaren aldeko kontzentrazio ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu, bai eta urtarrilak 19an Donostian ospatuko den manifestaziora bertaratzen. Hona hemen data ezberdinak:

- Urtarrilak 17: GASTEIZ, Andra Mari Zuriaren plaza, arratsaldeko 7:30tan

- Urtarrilak 18: IRUÑA, Udaletxeko plaza, arratsaldeko 7tan

- Urtarrilak 18: BILBO, Arriaga Antzoki parean, arratsaldeko 7:30tan

- Urtarrilak 19: DONOSTIA, Boulevardetik hasitako manifestazioa, eguerdiko 12.30tatik aurrera.

Gazte Abertzaleakeko kideok bertan izango gara!

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi