Uribe Kostako Eusko Alkartasuna 





komunitatEA 

ots 16 2013

Gazte Abertzaleak-ek Getxoko Udalak egin duen gazteen eskubideen murrizketa bortitza salatu nahi du.

Honek argitaratua: uribekosta ordu honetan: 11:06:12 hemen: Uribe Kosta

El consistorio Getxoztarra ha reducido la partida referente a juventud en un 20%, mientras se mantienen  proyectos de altísimo coste para la construcción de infraestructuras.

Lehenik eta behin, salatu nahi dugu aurrekontuen prestaketa erabat alderdikoia eta aldebakarrekoa izan dela; oposizioari ez zaio aurrekontuen egituraketan parte hartzera gonbidatu ez hasieran, ez eta amaieran ere. Bigarren eta bi; gizarte arloan egin diren hainbat murrizketa zentzugaberen artean, gazteria alorrari zegokion partidari %20ko labankada sartu diote. Eta artaziak erabiltzeari gustua hartuta, besteak beste erakundeen web orria desagerrarazi dute, eta euskara ikasteko laguntzak murriztu, hartara getxotarrek ezin izango direlarik musu truk euskaldundu.

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dakusagu arestian aipatutako murrizketak zuzenean gazteria dutela jopuntu, eta hau izugarria iruditzen zaigu jada emergentzia egoeran dagoen talde batez ari garelako.

Getxoko udalak, berriro ere, fidel agertu da planteamendu neoliberalen aurrean, gizartearen behar izanen aurrean ezikusiarena eginez. Tartalo bezala, begi bakarrez begiratzen dute errealitatea, eta begi hau eskuman daukate. Azaldu beharko diegu bada gazterian inbertitzea etorkizunean inbertitzea dela. Ez dugu guk asmatu hori, sen oneko edonork daki. Gazteria itoaraziz, belaunaldi galdu bat soilik ez dute aurkituko geroan.

Erretorika politika hutsa dirudien honek, galzorian uzten du ez bakarrik gazteria, baizik eta gizarte guztia ere. Euskal Herriko etorkizuna atakan jartzen ari da PNV, gazteei euskarri- sarea kendu eta malabaristak bagina legez, gurekin ahazten dira jeltzaleek gobernatzen dituzten erakundeak.

Ulertzen dugu zailtasun ekonomikoak izatea udalak, baina ematen diguten erantzunak zur eta lur uzten gaitu: nolatan izan daiteke estutasun ekonomiko horien baitan gazteria sailari egundoko hozkada ematea baina era berean, bere horretan uztea, ukitu barik, kostu ikaragarria duten Getxo Antzoki eta Erromoko Kultur Etxea bezalako egitasmoak.

Biak ala biak kutur ekimenak izaki, Gazte Abertzaleaken oniritzia dute, noski, baina proiektuotan doikuntzak egitea eskatzen dugu, gizarte emergentzia egoeraren aurrean, Getxoko EHBilduko kideek behin eta berriz aldarrikatutakoa babestuz.

Datu guztiok  larriak badira ere, eta Udala dagoen egoera ekonomiko latza kontutan hartua, Imanol Landa alkate jaunak 79.377,24 euroko soldata izatea eta zinegotziek 66.122, 28 euro jasotzea urtero, itxura are beldurgarriagoa ematen dio egoera honi.

Ataka honetan egonik ere, Gazte Abertzaleak, behin eta berriro egin izan dugun moduan, eta egiten jarraituko dugun bezala, Euskal Herriko gazteria aintzat hartzea eta dagokion garrantzia ematea eskatzen die eskuineko begi bakarrez bizitza dakusaten politikariei, eta euskal gazteak zirikatzea ez dela inorentzat onuragarria gogorarazten diegu.

Etiquetas blog: Murrizketak ;
Etiquetas todos los blogs: Murrizketak ;

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi